Eskola da nire abiapuntua eta eskola nire helburu. Oso inportantea da gure
eskolaren alde lan egitea, eta beraz, gure ikasleen osasunaren alde. Espazio hau
proposamenez, aholkuz eta ideiez betetzen saiatuko naiz gure umeen osasunaren
alde egiteko


Ikasitakoa inork ezin dizula kendu da ikastearen liluragarritasuna.
Mostrando las entradas con la etiqueta osasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta osasuna. Mostrar todas las entradas

2010-04-22

GOSERIK BAI? GOSALDU!

Gosaria lehenengo janari funtsezkoa da eguna hasteko eta, zientzialarien eta osasun azterketen aho bateko iritziaren arabera, ohitura osasungarria da eta lotura zuzena du arrisku kardiobaskularren prebentzioarekin.

Gosari osasuntsu batean sartzen dira fruta, esnea, kakaoa, ogia, olioa eta indioilar enbutitua. Nabarmentzekoa da eguneko lehendabiziko jatorduari zein denbora gutxi eskaintzen zaion. Inkestari erantzun diotenen %67k dio gosaltzen 10 minutu baino gutxiago ematen dutela, eta horrek esan nahi du ez dutela egoki gosaltzen, gosarian hartu beharreko elikagai guztiak hartzeko nahitaezkoa da gutxienez hamar minutu ematea.

Izartu, gosaldu, jan osasuntsu eta mugitu!
Artikuluaren iturria:


Badakizu zenbat kaloria dituen gosari batek?


1 kiwi, esnea zerealekin,50 gr. York urdaiazpikoa eta yogourt bat; 248 Kaloria
1 croisant, esnea kakaorekin; 565 Kaloria
3 laranjen zukua, esne gaingabetua kafearekin eta bi tostada marmeladarekin; 230 Kaloria
2 donut eta txokolatada; 625 Kaloria

2010-04-21

OSASUNA ESKOLETAN. NOLA LORTU?

Azken urte hauetan ikaragarrizko indarra eman zaio osasunaren zainketari. Izan ere, ez dugu ahaztu behar osasuntsu egotea ez dela gaixorik ez egotea, baizik eta fisikoki, mentalki eta sozialki guztiz ondo egoteari.

Umeek osasuntsu daudenean, hobeto ikasten dute, ikasten ikasten dute, izaten ikasten dute, egiten ikasten
dute eta elkar bizitzen ikasten dute.

osasuna eskolan

Entzun ezazu hurrengo aholkua!

HEZKUNTZA ETA ELIKADURA

Osasunaren heziketaren helburu nagusia bizitza osasungarriaren alde egiten dituzten portaerak bideratzean datza.

Izan ere, Lehen Hezkuntzako curriculumean badaude Osasunaren Hezkuntzarako erreferentzia ugari: Inguruaren ezagueran eta Hezkuntza Fisikoan, besteak beste. Hauen helburuen artean, norberaren gorputzaren ezaguerarako eta zainketarako prozedura eta jarrera positiboak izatea daude. Modu honetan, gure bizitza osorako lagungarria izango zaizkigun ohitura positiboak izateaz gain, umeen autoestimarako oso lagungarria suertatzen den laguntza delako.

2010-03-03

PATIOKO ORDUAK

Umeek ez dira INOIZ patio orduek gabe geratu behar. Guztiok beharrezkoa dugun (eta are gehiago umeek) atsedenaldia izateaz gain, umeen loditasunaren arrazoi bat ere izango litzatekeelako. Izan ere, umeek mugitu egin behar dira, eta patioko orduetan oso aktiboak egoten dira, sarritan Gorputz Hezkuntzako orduetan baino askoz gehiago; hau baita mugitzeko gehien behar duten momentua.

Horregatik dira hain inportanteak patioko orduak Haur eta Lehen Hezkuntzako umeen hezkuntzan, eta baita haien giza hezkuntzan eta osasunean ere.


Gure eskola guztietan jolastorduak, umeentzat unerik dibertigarrienak dira. Ezin dugu ahaztu, jolastorduak ikaskuntzaren parte ere badirela. Horregatik umeak jolastordurik gabe uztea, hezkuntzaren zati garrantzitsu bat gabe uztea dela ulertu behar dugu. Jolasaren bidez esanguratsuki irakatsi dezagun!