Umeek ez dira INOIZ patio orduek gabe geratu behar. Guztiok beharrezkoa dugun (eta are gehiago umeek) atsedenaldia izateaz gain, umeen loditasunaren arrazoi bat ere izango litzatekeelako. Izan ere, umeek mugitu egin behar dira, eta patioko orduetan oso aktiboak egoten dira, sarritan Gorputz Hezkuntzako orduetan baino askoz gehiago; hau baita mugitzeko gehien behar duten momentua.
Horregatik dira hain inportanteak patioko orduak Haur eta Lehen Hezkuntzako umeen hezkuntzan, eta baita haien giza hezkuntzan eta osasunean ere.
Gure eskola guztietan jolastorduak, umeentzat unerik dibertigarrienak dira. Ezin dugu ahaztu, jolastorduak ikaskuntzaren parte ere badirela. Horregatik umeak jolastordurik gabe uztea, hezkuntzaren zati garrantzitsu bat gabe uztea dela ulertu behar dugu. Jolasaren bidez esanguratsuki irakatsi dezagun!
No hay comentarios:
Publicar un comentario