Eskola da nire abiapuntua eta eskola nire helburu. Oso inportantea da gure
eskolaren alde lan egitea, eta beraz, gure ikasleen osasunaren alde. Espazio hau
proposamenez, aholkuz eta ideiez betetzen saiatuko naiz gure umeen osasunaren
alde egiteko


Ikasitakoa inork ezin dizula kendu da ikastearen liluragarritasuna.

2010-04-22

GOSERIK BAI? GOSALDU!

Gosaria lehenengo janari funtsezkoa da eguna hasteko eta, zientzialarien eta osasun azterketen aho bateko iritziaren arabera, ohitura osasungarria da eta lotura zuzena du arrisku kardiobaskularren prebentzioarekin.

Gosari osasuntsu batean sartzen dira fruta, esnea, kakaoa, ogia, olioa eta indioilar enbutitua. Nabarmentzekoa da eguneko lehendabiziko jatorduari zein denbora gutxi eskaintzen zaion. Inkestari erantzun diotenen %67k dio gosaltzen 10 minutu baino gutxiago ematen dutela, eta horrek esan nahi du ez dutela egoki gosaltzen, gosarian hartu beharreko elikagai guztiak hartzeko nahitaezkoa da gutxienez hamar minutu ematea.

Izartu, gosaldu, jan osasuntsu eta mugitu!
Artikuluaren iturria:


Badakizu zenbat kaloria dituen gosari batek?


1 kiwi, esnea zerealekin,50 gr. York urdaiazpikoa eta yogourt bat; 248 Kaloria
1 croisant, esnea kakaorekin; 565 Kaloria
3 laranjen zukua, esne gaingabetua kafearekin eta bi tostada marmeladarekin; 230 Kaloria
2 donut eta txokolatada; 625 Kaloria

ZER NAHI DUZUE AFALTZEKO?


SLOW FOOD

Slow food mundu osoan eta gero eta gehiago Euskal Herrian murgiltzen den mugimendua da. Bere esanahia “otordu lasaia” da. Izan ere, mugimendu honen jarraitzaileek eko-gastronomia jarraitzen dute. Hau da, elikadura garbi, osasuntsu eta orekatua sustatzen du.

Mugimendu honi esker, otordu tradizionalak berreskuratzeaz gain, elikaduraz gozatzen ere ikasiko dugu. Honez gain, Euskal Herriko betidaniko otorduak hurbiltzen dizkigu, guztiz goxoak eta osasuntsuak.

BULLING-A

Gero eta gehiago entzuten dugu hitz hau gure artean. Baina, ba ahal dakigu bulling-a zer den? Bulling-a tratu txarra edo pentsaturiko portaera da; neska-mutiko batek, edo talde batek, beste lagun bat baztertu edota isolatzen duenean, edo lagun horri iseka egin, barregarri utzi, mehatxatu edo xantaia egiten dionean, behin eta berriz min emateko asmoz.

Bullinga edo tratu txarrak gizarteko esparru orotan ematen dira, baina, bereziki ume eta gazteen artean ematen dira. Ba ahal dakigu nola sentitzen diren bulling-a sufritzen duten umeek? Nortzuk dira erasotzaileak? Zergatik? Zer egin dezakegu hau saihesteko?

Mesedez, ez egin hau niri.

ZER EGITEN DUZUE ESKOLAZ KANPOKO ORDUETAN?

Eskolatik irteterakoan, jolasten ahal duzue lagunekin? Gelen barruan baino ez dela ikasten uste duzue?

Bada, jolastea ere ezinbestekoa da. Izan ere, oso inportantea da umeek libreki jolastea, garrantzi handia baitauka umeen heziketa prozesuan. Jolas libreei esker haurrak bere baliabideak, zailtasunak, sormena, kriterioa, errespetua, heldutasuna, sozializazioa eta beste hainbat gaitasun azaltzeko bidea da.

Ondorioz esan dezakegu jolas libreak haurraren garapenean eragin positiboa duela eta beraz, haurra bai fisikoki eta bai mentalki ondo garatzea nahi badugu, libreki jolasteko denbora izan beharko duela.

2010-04-21

ESKOLARA BIZIKLETAZ JOAN GAITEZKE!

Nola joaten zara eskolara?  Autobusez?  Autoz? Oinez?

Aspergarria egiten ahal zaizu eskorako edota etxerako bidea? 

Zergatik ez zara eskolara bizikletan edo oinez taldean joaten?
 Oso ondo pasatuko duzu, lagunekin egoteko primerako unea izango da eta zure osasunerako eta ingurumenerako ere bikaina izango da.  Abantailak baino ez ditu!

Kontatu gurasoei ideia zoragarri honen onurak eta ikusi ezazue elkarrekin ondorengo bideoa!

Artikuluaren iturria:

ELIKAGAIEN PIRAMIDEA


Artikuluaren iturria:

KOLORE GUZTIETATIK JAN EZAZU!

EUSKAL HERRIKO KIROLAK

Zer egin dugu orain helduak garenok gure ume garai ahaztezin gehienean zehar? JOLASTU. Araurik gabe, eta helduen jagote barik. Izan ere, nolako garrantzia duen jolasak umeen garapenerako, gizarterako, kulturaren transmisiorako edota hizkuntzaren normalizaziorako...

Beraz, berreskuratu dezagun jolasteko erabiltzen genuen denbora eta espazioa eta irten gaitezen herriko plaza eta parkeetara lagunekin betiko jokoetara jolasten, herri kirolak ahaztu gabe.

KIROLA GUSTOKO DUT

OSASUNA ESKOLETAN. NOLA LORTU?

Azken urte hauetan ikaragarrizko indarra eman zaio osasunaren zainketari. Izan ere, ez dugu ahaztu behar osasuntsu egotea ez dela gaixorik ez egotea, baizik eta fisikoki, mentalki eta sozialki guztiz ondo egoteari.

Umeek osasuntsu daudenean, hobeto ikasten dute, ikasten ikasten dute, izaten ikasten dute, egiten ikasten
dute eta elkar bizitzen ikasten dute.

osasuna eskolan

Entzun ezazu hurrengo aholkua!

HEZKUNTZA ETA ELIKADURA

Osasunaren heziketaren helburu nagusia bizitza osasungarriaren alde egiten dituzten portaerak bideratzean datza.

Izan ere, Lehen Hezkuntzako curriculumean badaude Osasunaren Hezkuntzarako erreferentzia ugari: Inguruaren ezagueran eta Hezkuntza Fisikoan, besteak beste. Hauen helburuen artean, norberaren gorputzaren ezaguerarako eta zainketarako prozedura eta jarrera positiboak izatea daude. Modu honetan, gure bizitza osorako lagungarria izango zaizkigun ohitura positiboak izateaz gain, umeen autoestimarako oso lagungarria suertatzen den laguntza delako.