Eskola da nire abiapuntua eta eskola nire helburu. Oso inportantea da gure
eskolaren alde lan egitea, eta beraz, gure ikasleen osasunaren alde. Espazio hau
proposamenez, aholkuz eta ideiez betetzen saiatuko naiz gure umeen osasunaren
alde egiteko


Ikasitakoa inork ezin dizula kendu da ikastearen liluragarritasuna.
Mostrando las entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas

2010-04-21

ESKOLARA BIZIKLETAZ JOAN GAITEZKE!

Nola joaten zara eskolara?  Autobusez?  Autoz? Oinez?

Aspergarria egiten ahal zaizu eskorako edota etxerako bidea? 

Zergatik ez zara eskolara bizikletan edo oinez taldean joaten?
 Oso ondo pasatuko duzu, lagunekin egoteko primerako unea izango da eta zure osasunerako eta ingurumenerako ere bikaina izango da.  Abantailak baino ez ditu!

Kontatu gurasoei ideia zoragarri honen onurak eta ikusi ezazue elkarrekin ondorengo bideoa!

Artikuluaren iturria:

HEZKUNTZA ETA ELIKADURA

Osasunaren heziketaren helburu nagusia bizitza osasungarriaren alde egiten dituzten portaerak bideratzean datza.

Izan ere, Lehen Hezkuntzako curriculumean badaude Osasunaren Hezkuntzarako erreferentzia ugari: Inguruaren ezagueran eta Hezkuntza Fisikoan, besteak beste. Hauen helburuen artean, norberaren gorputzaren ezaguerarako eta zainketarako prozedura eta jarrera positiboak izatea daude. Modu honetan, gure bizitza osorako lagungarria izango zaizkigun ohitura positiboak izateaz gain, umeen autoestimarako oso lagungarria suertatzen den laguntza delako.

2010-02-24

GURE ESKOLA SEGURUA AL DA?

Badakigu zer egin eskolan ezbehar bat gertatu ezkero?

Eskolaren beharra da gertatu litzaketen egoera hauei aurre egiteko prest egotea. Horretarako ekinaldiak egitea beharrezkoa izango da, zentroko ikasleek eta pertsonalak zer egin behar den eta zer ez den egin behar jakin dezaten.

Badauzkate eskolak ebakuazio eta emergentzia planak? Zertan datza hauek?

AKZIDENTEAK EZ DIRA INOIZ AKZIDENTEAK. OSO INPORTANTEA DA GURE ESKOLAREN SEGURTASUNAREN ALDE ETA BERTAN DAUDEN OSASUNAREN ALDE LAN EGITEA.