Hortzak txikitatik garbitu behar direla badakigu guztiok. Baina, zenbat aldiz egunean garbitzen dituzu? Nola? Zerekin? Non?
Hortzak ondo garbitu ezean, txantxarra sortzeko arazoa izan dezakegu. Hau sortzeko lau gauza behar dira: hortza, bakteria, azukrea eta denbora. Txantxarra ekiditzeko, hortzak egunean hiru alditan garbitzea, eta ahal den eta azukre gutxien jatea, funtsezkoa da. Izan ere, ezin dugu ahaztu esneko eta betirako hortzen garbitasunaren garrantzitasuna eta tratatzearen beharra.
Txantartua dagoen hortz bat ez tratazeak, mina izateaz gain, hortz infekzio batera eraman ahal gaitu.
Beraz, esneko hortzak ondo zaindu behar dira, gero dentistari bisita gutxiago egiteko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario