Eskola da nire abiapuntua eta eskola nire helburu. Oso inportantea da gure
eskolaren alde lan egitea, eta beraz, gure ikasleen osasunaren alde. Espazio hau
proposamenez, aholkuz eta ideiez betetzen saiatuko naiz gure umeen osasunaren
alde egiteko


Ikasitakoa inork ezin dizula kendu da ikastearen liluragarritasuna.
Mostrando las entradas con la etiqueta jolastu. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta jolastu. Mostrar todas las entradas

2010-04-22

ZER EGITEN DUZUE ESKOLAZ KANPOKO ORDUETAN?

Eskolatik irteterakoan, jolasten ahal duzue lagunekin? Gelen barruan baino ez dela ikasten uste duzue?

Bada, jolastea ere ezinbestekoa da. Izan ere, oso inportantea da umeek libreki jolastea, garrantzi handia baitauka umeen heziketa prozesuan. Jolas libreei esker haurrak bere baliabideak, zailtasunak, sormena, kriterioa, errespetua, heldutasuna, sozializazioa eta beste hainbat gaitasun azaltzeko bidea da.

Ondorioz esan dezakegu jolas libreak haurraren garapenean eragin positiboa duela eta beraz, haurra bai fisikoki eta bai mentalki ondo garatzea nahi badugu, libreki jolasteko denbora izan beharko duela.

2010-04-21

EUSKAL HERRIKO KIROLAK

Zer egin dugu orain helduak garenok gure ume garai ahaztezin gehienean zehar? JOLASTU. Araurik gabe, eta helduen jagote barik. Izan ere, nolako garrantzia duen jolasak umeen garapenerako, gizarterako, kulturaren transmisiorako edota hizkuntzaren normalizaziorako...

Beraz, berreskuratu dezagun jolasteko erabiltzen genuen denbora eta espazioa eta irten gaitezen herriko plaza eta parkeetara lagunekin betiko jokoetara jolasten, herri kirolak ahaztu gabe.

KIROLA GUSTOKO DUT