Eskola da nire abiapuntua eta eskola nire helburu. Oso inportantea da gure
eskolaren alde lan egitea, eta beraz, gure ikasleen osasunaren alde. Espazio hau
proposamenez, aholkuz eta ideiez betetzen saiatuko naiz gure umeen osasunaren
alde egiteko


Ikasitakoa inork ezin dizula kendu da ikastearen liluragarritasuna.

2010-04-22

GOSERIK BAI? GOSALDU!

Gosaria lehenengo janari funtsezkoa da eguna hasteko eta, zientzialarien eta osasun azterketen aho bateko iritziaren arabera, ohitura osasungarria da eta lotura zuzena du arrisku kardiobaskularren prebentzioarekin.

Gosari osasuntsu batean sartzen dira fruta, esnea, kakaoa, ogia, olioa eta indioilar enbutitua. Nabarmentzekoa da eguneko lehendabiziko jatorduari zein denbora gutxi eskaintzen zaion. Inkestari erantzun diotenen %67k dio gosaltzen 10 minutu baino gutxiago ematen dutela, eta horrek esan nahi du ez dutela egoki gosaltzen, gosarian hartu beharreko elikagai guztiak hartzeko nahitaezkoa da gutxienez hamar minutu ematea.

Izartu, gosaldu, jan osasuntsu eta mugitu!
Artikuluaren iturria:


Badakizu zenbat kaloria dituen gosari batek?


1 kiwi, esnea zerealekin,50 gr. York urdaiazpikoa eta yogourt bat; 248 Kaloria
1 croisant, esnea kakaorekin; 565 Kaloria
3 laranjen zukua, esne gaingabetua kafearekin eta bi tostada marmeladarekin; 230 Kaloria
2 donut eta txokolatada; 625 Kaloria

No hay comentarios:

Publicar un comentario